Saltatu eta joan eduki nagusira

Auzoko guztiei. Ama Shantalen eguna bertan dugu eta harekin, etenaldiak izan arren, tradizio handia duten auzoko jaiak


Badira 9 urte gazte talde batek auzoko jaiak berreskuratu genituela. Urte hauetan jaiak handitu egin dira, baina haien antolakuntza berdina izaten jarraitzen du. Otsaila-martxo aldean asanblada ireki bat martxan jartzen dugu eta honek hartzen ditu jaien inguruko ardura guztiak: baimenak lortzea, programa lotzea edota finantziazioa. Edonorrek har dezake parte asanbladan eta guk hortara animatzen zaituztegu!

Lan horren fruitua abuztu erdialdean jasotzen da. Auzotik 100dik gora musikari, aktore, bertsolari, pailazo, dantzari edo DJ pasatzen dira.

Ez dugu inungo subentziorik. Kamixeten salmentak, bazkari herrikoiak, txosnak eta taberna eta komertzioen laguntzak egiten dituzte jaiak posible. Eta noski, bere denbora librea bolondres dedikatzen duen jende askoren ilusio eta lanak.

8 urtez ordutegi berdinak mantendu ta gero, iaz Irungo Udaletxeak kontzertuen ordutegia aldatu zuen. Abisatu gabe. Jaiak hasten ziren egunean bertan jakinarazi ziguten 2 ordu gutxiago genituela eta irtenbiderik gabe utzi gintuzten: kontzertuak bertan behera utzi, eta Iruneraino kanpotik etorritako taldeei berdin ordaindu; edo ordutegi berria ez bete. Betiko ordutegiakin jarraitzea erabaki genuen. Ondorioz, nahiz eta udaletxetik 'komunikazio akats' bat egon zela onartu, 1.400 euroko multa ordaindu dugu.

Hala ere, aurrera egingo dugu. Urteetan zehar gure auzoan kalitatezko kultura debalde eskeini dugu, edozein baliabide ekonomiko dituen edozein pertsonak disfrutatu ahal izateko. Oraingoak bezelako garai latzetarako auzolana, lan komunitarioa eta ilusioa errezetarik onenak direla uste dugu.

Aurten ekimen berri bat martxan jarri nahi dugu. Auzoan utzita eta hondatuta dagoen espazio bat berreskuratzea. Lan komunitarioaren bitartez egingo dugu, baliabide gutxi baina gogo handiarekin. Uste dugu autojestioaren bitartez auzokideek, jaietan bezala beste arlo batzuetan ere, geure ingurunea eta bizi-baldintzak hobetu ditzazkegula. 

Jaietan parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu!

2012ko abuztua. Moskuko Jaien Asanblada

Iruzkinak

Entradas populares

Gaurko bertso saioak luxuzko izenak elkartuko ditu Urdanibia plazan

Maialen Lujanbio, Euskal Herriko bertsolaritza txapelketako azken garailea, Irunen arituko da. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta iaz izan zuen arrakasta errepikatzea du helburu Diario Vasco. SELENE LANCHAS | IRUN. «Maialen Lujanbio Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa irabazi duen lehenengo emakumea izan da Julio Sotok azken bi urteetan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazlea izan da» Ama Xantalen auzoko jaiak aurrera doaz, eta beraien azkeneko egunera iritsi dira. Atzoko egun luzearen ondoren, gaur ekintza ezberdinak antolatu dituzte jaiei amaiera behar bezala emateko. Goizean dantza eta bertsoak izango dira protagonistak; arratsaldean, ordea, antzerkia eta musika. Eguna goizean hasiko da; dantza gogoko dutenek Urdanibia plazara hurbiltzen badira goizeko 11:30ean, Kemen Dantza Taldearen espektakuloa ikusteko aukera izango du...

La cultura se adueño de las fiestas de Mosku en su primer día

  angulaberria.info.- Ayer jueves dio comienzo a las fiestas de Mosku. Con el siempre esperado paseo histórico comenzó el extenso programa de fiestas de este año. La actuación de Kemen Dantza taldea y The Big Band Theory junto con el pregón y el txupin completaron este primer día que finalizó con animación callejera a cargo de los malabares. Hay una vieja frase que parece expresa un deseo, "si el tiempo acompaña y la autoridad lo permite". Ayer parece que todo salió según lo previsto y deseado. Así el tiempo acompañó y la autoridad retiró las vallas y despejó la plaza para poder comenzar las fiestas. Se hace evidente que estás no son unas fiestas más. El estado de las obras hacia pensar en que las dificultades añadidas a la organización de unas fiestas de este estilo iban a hacer muy complicado ...

Gure hiru proposamen bozka itzazu aurten kamisetetatik / Bota nuestras tres propuestas de camisetas para este año

Sartu Facebook-en eta bozka // Entra en nuestro Facebook y bota. Son 3 propuestas. Hemos puestos una a una y bota haciendo clic en "me gusta". // 3 aukerak dira. BANAKA-BANAKA jarri ditut eta HOR bozkatu (me gusta) Ulertzen da? ¿Entendido? Fácil, ¿no? ¿Hay alguien ahí? Norbait dago? (iruitzen zait bakarrik nabilela) (Sólo un voto por propuesta, plis...)