Saltatu eta joan eduki nagusira

Apúntate. Apuntatzeko

Moskuko jaiak subentziorik gabe, auzolanean eta modu autojestionatuan egiten dira. Egiten DITUGU. 

ZURE partehartzerik gabe ez lirateke jairik egongo. Txoznan turnoak egiteko apuntatzeko. 
moskukobestak@gmail.com

Las fiestas de mosku se hacen sin subvenciones y de manera autogestionada, basándose en el trabajo comunitario. Así las HACEMOS.

Sin TU participación, no serían posibles. Para apuntarse a turnos de txozna. moskukobestak@gmail.com

Iruzkinak

Entradas populares

Auzoko guztiei. Ama Shantalen eguna bertan dugu eta harekin, etenaldiak izan arren, tradizio handia duten auzoko jaiak

Badira 9 urte gazte talde batek auzoko jaiak berreskuratu genituela. Urte hauetan jaiak handitu egin dira, baina haien antolakuntza berdina izaten jarraitzen du. Otsaila-martxo aldean asanblada ireki bat martxan jartzen dugu eta honek hartzen ditu jaien inguruko ardura guztiak: baimenak lortzea, programa lotzea edota finantziazioa. Edonorrek har dezake parte asanbladan eta guk hortara animatzen zaituztegu!
Lan horren fruitua abuztu erdialdean jasotzen da. Auzotik 100dik gora musikari, aktore, bertsolari, pailazo, dantzari edo DJ pasatzen dira.
Ez dugu inungo subentziorik. Kamixeten salmentak, bazkari herrikoiak, txosnak eta taberna eta komertzioen laguntzak egiten dituzte jaiak posible. Eta noski, bere denbora librea bolondres dedikatzen duen jende askoren ilusio eta lanak.
8 urtez ordutegi berdinak mantendu ta gero, iaz Irungo Udaletxeak kontzertuen ordutegia aldatu zuen. Abisatu gabe. Jaiak hasten ziren egunean bertan jakinarazi ziguten 2 ordu gutxiago genituela eta irtenbiderik gabe…