Saltatu eta joan eduki nagusira

[Kronika] King Kong munduko amaieran esnatuz

Argazkia: Moskuko Jaiak

Plazaren zaku lasterketa eta sardin-jatearen iskanbila alaitik oholtzaren intimitatera salto egin genuen. 200 pertsonei zuzendu zitzaien Josune Monton Kabigorrin, 200 pertsonei zuzendu milaka emakumeon ahotsarekin; eredu estetiko hetero patrialkaletik at gauden emakumeon ahotsarekin. Virginie Despentesen King Kong teoria liburuan oinarrituta ordu erdiz, existitzen ez den emakumea hankaz gora jarri eta ezberdinak garen pertsonon aldarrikapena zabaldu zuen. Zelako indarra Josune!

Ahotsetik irudira eraman gintuen gure Mirenek. Miren Gaztañagaren kamaleoi gaitasunak hitzik gabe utzi gintuen. Stereo antzezteko erabilitako musika belarrietatik gorputz guztirantz barreiatu zitzaigun eta argien jolasak begi ninietatik muinera salto eman zigun. Erabat iraulita atera ginen bertatik. Iraulita eta berotuta. Jendetza hurbildu ginen Kabigorrira eta txiki geratu zitzaigun.

Argazkia: Jon Iraundegi
Antzerkiak amaituta aire hartzera atera eta bitartean dena prest jartzen hasi ziren Napoka Iria Bandeko taldekideak. Zerbeza amaitu orduko haien musikak arratsalde amaiera musikatu zigun. Ahots eta musika indartsu eta hunkigarria entzuteko kanpoan ginen guztiak sartzen hasi ginen.  Lehioetatikan soinu hotsak egan hasi eta kalea eta etxeak bete zituztean algara eta irrien hotsen amaiera markatuz. Eta hura gozatua! Gora Mosku!




Argazkia: Moskuko Bestak

Argazkia: Moskuko Bestak

Argazkia: Moskuko Bestak

Iruzkinak

Entradas populares

Gaurko bertso saioak luxuzko izenak elkartuko ditu Urdanibia plazan

Maialen Lujanbio, Euskal Herriko bertsolaritza txapelketako azken garailea, Irunen arituko da. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta iaz izan zuen arrakasta errepikatzea du helburu Diario Vasco. SELENE LANCHAS | IRUN. «Maialen Lujanbio Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa irabazi duen lehenengo emakumea izan da Julio Sotok azken bi urteetan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazlea izan da» Ama Xantalen auzoko jaiak aurrera doaz, eta beraien azkeneko egunera iritsi dira. Atzoko egun luzearen ondoren, gaur ekintza ezberdinak antolatu dituzte jaiei amaiera behar bezala emateko. Goizean dantza eta bertsoak izango dira protagonistak; arratsaldean, ordea, antzerkia eta musika. Eguna goizean hasiko da; dantza gogoko dutenek Urdanibia plazara hurbiltzen badira goizeko 11:30ean, Kemen Dantza Taldearen espektakuloa ikusteko aukera izango du...

La cultura se adueño de las fiestas de Mosku en su primer día

  angulaberria.info.- Ayer jueves dio comienzo a las fiestas de Mosku. Con el siempre esperado paseo histórico comenzó el extenso programa de fiestas de este año. La actuación de Kemen Dantza taldea y The Big Band Theory junto con el pregón y el txupin completaron este primer día que finalizó con animación callejera a cargo de los malabares. Hay una vieja frase que parece expresa un deseo, "si el tiempo acompaña y la autoridad lo permite". Ayer parece que todo salió según lo previsto y deseado. Así el tiempo acompañó y la autoridad retiró las vallas y despejó la plaza para poder comenzar las fiestas. Se hace evidente que estás no son unas fiestas más. El estado de las obras hacia pensar en que las dificultades añadidas a la organización de unas fiestas de este estilo iban a hacer muy complicado ...

Gure hiru proposamen bozka itzazu aurten kamisetetatik / Bota nuestras tres propuestas de camisetas para este año

Sartu Facebook-en eta bozka // Entra en nuestro Facebook y bota. Son 3 propuestas. Hemos puestos una a una y bota haciendo clic en "me gusta". // 3 aukerak dira. BANAKA-BANAKA jarri ditut eta HOR bozkatu (me gusta) Ulertzen da? ¿Entendido? Fácil, ¿no? ¿Hay alguien ahí? Norbait dago? (iruitzen zait bakarrik nabilela) (Sólo un voto por propuesta, plis...)