Saltatu eta joan eduki nagusira

Auzoko guztiei. Ama Shantalen eguna bertan dugu eta harekin, etenaldiak izan arren, tradizio handia duten auzoko jaiak


Badira 9 urte gazte talde batek auzoko jaiak berreskuratu genituela. Urte hauetan jaiak handitu egin dira, baina haien antolakuntza berdina izaten jarraitzen du. Otsaila-martxo aldean asanblada ireki bat martxan jartzen dugu eta honek hartzen ditu jaien inguruko ardura guztiak: baimenak lortzea, programa lotzea edota finantziazioa. Edonorrek har dezake parte asanbladan eta guk hortara animatzen zaituztegu!

Lan horren fruitua abuztu erdialdean jasotzen da. Auzotik 100dik gora musikari, aktore, bertsolari, pailazo, dantzari edo DJ pasatzen dira.

Ez dugu inungo subentziorik. Kamixeten salmentak, bazkari herrikoiak, txosnak eta taberna eta komertzioen laguntzak egiten dituzte jaiak posible. Eta noski, bere denbora librea bolondres dedikatzen duen jende askoren ilusio eta lanak.

8 urtez ordutegi berdinak mantendu ta gero, iaz Irungo Udaletxeak kontzertuen ordutegia aldatu zuen. Abisatu gabe. Jaiak hasten ziren egunean bertan jakinarazi ziguten 2 ordu gutxiago genituela eta irtenbiderik gabe utzi gintuzten: kontzertuak bertan behera utzi, eta Iruneraino kanpotik etorritako taldeei berdin ordaindu; edo ordutegi berria ez bete. Betiko ordutegiakin jarraitzea erabaki genuen. Ondorioz, nahiz eta udaletxetik 'komunikazio akats' bat egon zela onartu, 1.400 euroko multa ordaindu dugu.

Hala ere, aurrera egingo dugu. Urteetan zehar gure auzoan kalitatezko kultura debalde eskeini dugu, edozein baliabide ekonomiko dituen edozein pertsonak disfrutatu ahal izateko. Oraingoak bezelako garai latzetarako auzolana, lan komunitarioa eta ilusioa errezetarik onenak direla uste dugu.

Aurten ekimen berri bat martxan jarri nahi dugu. Auzoan utzita eta hondatuta dagoen espazio bat berreskuratzea. Lan komunitarioaren bitartez egingo dugu, baliabide gutxi baina gogo handiarekin. Uste dugu autojestioaren bitartez auzokideek, jaietan bezala beste arlo batzuetan ere, geure ingurunea eta bizi-baldintzak hobetu ditzazkegula. 

Jaietan parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu!

2012ko abuztua. Moskuko Jaien Asanblada

Iruzkinak

Entradas populares

Fiestas de Mosku, del 17 al 20 de agosto en el verano de Lucifer

angulaberria.info . Como todos los años, sin fecha fija pero con mucho trabajo llegan las fiestas más esperadas, las fiestas de Mosku. Este año se celebrarán del 17 al 20 de agosto. Vamos, en unos días. Con un calendario repleto de actividades que comenzarán el próximo jueves 17 con la apertura de la txosna y un pintxopote al que no hay que faltar. La tradicional traca de inicio de fiestas y un concierto a cargo de Rukula, Pecozza United y Pelax & Telmo Trenor cierran las actividades de este primer día de fiestas. Para el viernes están programadas un buen número de actividades desde la Milla de Mosku, prueba que puntúa para los Juegos Olímpicos de Mosku 88, la sardinada, la novedad de la danza-poteo y el concierto de Cabezafuego, Inoren Ero Ni y grupo sorpresa. Desconocemos quién es este grupo sorpresa pero por un precio a convenir podemos hacer periodismo de investigación, del bueno, del que reporta parné. El sábado comienza con la final del Campeonato de Pala, no hay que perdérs

Ecléctico e intenso tercer día de fiestas de Mosku

angulaberria.info .- Como suele ser habitual los sábados en fiestas de Mosku son días intensos y completos. Este año, más si cabe, fue igualmente un día ecléctico, donde la diversidad y la mezcla predominaron. Pala, gastronomía, bertsos, batukada y mucha música. La música nos trasladó a África con la cantante saharaui Aziza Brahim en un concierto organizado dentro del Bidasoa Folk y el grupo Djum djum que nos acercó la percusión del África negra. Y para finalizar los irreverentes "vikingos" de Gorpuzking. Poco antes de la mitad del día se celebró en el frontón Txiki las finales del campeonato de pala. Tercer y cuarto puesto así como el primero y segundo puesto se conocieron después de sendos partidos. El partido por el tercer y cuarto puesto estuvo este año más disputado que la finalísima. Después de la entrega de premios se sacó una foto de equipo con toda la gente allí reunida, jugadores y jugadoras, organizadoras y público. El año que viene será otra historia y veremos

[Kronika] King Kong munduko amaieran esnatuz

Argazkia: Moskuko Jaiak Plazaren zaku lasterketa eta sardin-jatearen iskanbila alaitik oholtzaren intimitatera salto egin genuen. 200 pertsonei zuzendu zitzaien Josune Monton Kabigorrin, 200 pertsonei zuzendu milaka emakumeon ahotsarekin; eredu estetiko hetero patrialkaletik at gauden emakumeon ahotsarekin. Virginie Despentesen King Kong teoria liburuan oinarrituta ordu erdiz, existitzen ez den emakumea hankaz gora jarri eta ezberdinak garen pertsonon aldarrikapena zabaldu zuen. Zelako indarra Josune! Ahotsetik irudira eraman gintuen gure Mirenek. Miren Gaztañagaren kamaleoi gaitasunak hitzik gabe utzi gintuen. Stereo antzezteko erabilitako musika belarrietatik gorputz guztirantz barreiatu zitzaigun eta argien jolasak begi ninietatik muinera salto eman zigun. Erabat iraulita atera ginen bertatik. Iraulita eta berotuta. Jendetza hurbildu ginen Kabigorrira eta txiki geratu zitzaigun. Argazkia: Jon Iraundegi Antzerkiak amaituta aire hartzera atera eta bitartean dena pres