Musika eskaintza oparoa osatu dute Irunen, Mosku auzoko jaietako egitarauaren barnean. Talde hasiberriek eta sona handikoek hartuko dute taula. Biharko, LIF taldearen itzulera kontzertua iragarri dute. GARA. Koldo OTAMENDI | DONOSTIA 80ko hamarkadan Euskal Herriko musika eszenan erreferente izandako Mosku auzoan festak ospatuko dituzte gaurtik aurrera. Besteak beste, Kortatu, Baldin Bada eta Vomito taldeak hazi eta hezi ziren plaza berean izar gorria marraztuko dute beste urte batez, musikaz lepo datorren egitarau oparoarekin. Urteak dira Mosku auzoko festak suspertze bidean dira, duela hamarkada bat ia desagertzear egon eta gero. Udalaren utzikeriari, irudimenez, ilusioz eta lagunarteaz erantzun nahi izan diote eta, bide horretan, musikak garrantzi handia hartu du azken urteotan. Gaur bertan, esaterako, Anari, Zea Mays eta AZ/DZ taldeen emanaldia izango da, kalitatezko afixa, festetako lehen gauerako. Gaueko bederatzi eta erdietan abiatuko dira zuzeneko emanaldiak eta goizaldeko...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina