Saltatu eta joan eduki nagusira

Anari, Zea Mays, The Sparteens, Sacco, AZ/DZ eta LIF taldearen itzulera, Mosku auzoko jaietan

Musika eskaintza oparoa osatu dute Irunen, Mosku auzoko jaietako egitarauaren barnean. Talde hasiberriek eta sona handikoek hartuko dute taula. Biharko, LIF taldearen itzulera kontzertua iragarri dute.

GARA. Koldo OTAMENDI | DONOSTIA

80ko hamarkadan Euskal Herriko musika eszenan erreferente izandako Mosku auzoan festak ospatuko dituzte gaurtik aurrera. Besteak beste, Kortatu, Baldin Bada eta Vomito taldeak hazi eta hezi ziren plaza berean izar gorria marraztuko dute beste urte batez, musikaz lepo datorren egitarau oparoarekin. Urteak dira Mosku auzoko festak suspertze bidean dira, duela hamarkada bat ia desagertzear egon eta gero. Udalaren utzikeriari, irudimenez, ilusioz eta lagunarteaz erantzun nahi izan diote eta, bide horretan, musikak garrantzi handia hartu du azken urteotan. Gaur bertan, esaterako, Anari, Zea Mays eta AZ/DZ taldeen emanaldia izango da, kalitatezko afixa, festetako lehen gauerako.

Gaueko bederatzi eta erdietan abiatuko dira zuzeneko emanaldiak eta goizaldeko ordu txikiak bitarte luzatuko da festa Irunen. Aukera ederra izango da Anari eta bere taldea kale giroko emanaldi batean ikusteko, eskuarki areto txikietan eta antzokietan jo ohi baitu taldeak. Halaber, Zea Mays taldea ikusteko parada ere izango da gaur. Bilboko taldea buru-belarri ari da disko berriaren prestaketa lanean eta ez dituzte kontzertu asko eskaintzen. Beraz, abesti berriekin eta betiko klasikoekin osatuko dute zuzeneko kantu zerrenda. Azkenik, AZ/DZ taldea igoko da taula gainera. Mosku auzoko musikariez osaturiko bandak AC/DC taldearen kantu ezagunenak eskainiko ditu.

LIF taldearen itzulera

Gaurko egitaraua gozoa den arren, biharko prestatu dutena ere ez da nolanahikoa: Sacco, LIF, eta The Sparteens. Sacco Irunen bertan sortu berri den taldea da, eta taula gaineko lehen emanaldia eskainiko du Moskuko jaietan. Irungo musika harrobia ematen ari den talde gazteen adibide argienetakoa da Sacco, eta ez bakarra, zorionez. Baina kontzertuen afixan nagusiki nabarmentzen dena LIF taldearen itzulera emanaldia da. 90eko hamarkadaren amaieran aritu zen zuzenean LIF taldea eta Hondarribiko musika eszena suspertzeko talde garrantzitsua izan zen. Dut taldearen ondoan askotan ibilitakoak, kontzertu mordoa eman eta bi disko argitaratu zituzten taldea martxan egon zen bost urteetan. Estreinako lanari taldearen izen bera jarri zioten eta Esan Ozenki diskoetxearen babesean ikusi zuen argia. Iraupen luzeko bigarrena, aldiz, Metak diskoetxearen aroan grabatu zen; horretan taldeak rock eremuetara bidaia egin zuen, metal ukituak alde batera utzita. Taldea, 2002 urte inguruan desegin zen, zalaparta askorik egin gabe. Geroztik, noizean behin elkartu eta emanaldi bereziak eskaintzen dituzte hondarribiarrek. Une berezietan elkartzen da LIF taldea, lagun arteko bilkuren eran eta jada musika eszenatik at. LIF taldea berezko kideekin igoko da agertokira bihar: Panttera ahotsean, Trasformer eta Txintigngoma gitarretan, Txise baxuan eta Angela baterian.

Gaua amaitzeko, The Sparteens taldearen emanaldia izango da. 60ko hamarkadako ye-ye eta twist giroetara moldatuko dituzte La Polla Records, Nirvana, Su Ta Gar, Kortatu eta beste hainbaten kantu esanguratsuak. Bide horretan, ez da dantza txapelketarik faltako, ez eta dantza bizian gerriak mugitzeko aukerarik ere.

Musika festa igande arratsean amaituko da Mursegoren emanaldiarekin. Kontzertua Kabigorri Ateneoan izango da, arratsaldeko zazpietan.

Iruzkinak

Entradas populares

Estra! Estra! Moskuko Jaietako aldizkaria salgai 3 eurotan!

32 orrialde koloretan, komiki, musika taldeei buruzko testu eta argazki, elkarrizketa, auzoko albistegi, horoskopo eta abarrekin. Ondorengo lekuetan eskuratu dezakezu: Eskina Mosku Aia Taberna Hazia Libre Depor Bar Altzola Taberna AMOÑI El humo ...eta gure txosnan ere bai!

Ecléctico e intenso tercer día de fiestas de Mosku

angulaberria.info .- Como suele ser habitual los sábados en fiestas de Mosku son días intensos y completos. Este año, más si cabe, fue igualmente un día ecléctico, donde la diversidad y la mezcla predominaron. Pala, gastronomía, bertsos, batukada y mucha música. La música nos trasladó a África con la cantante saharaui Aziza Brahim en un concierto organizado dentro del Bidasoa Folk y el grupo Djum djum que nos acercó la percusión del África negra. Y para finalizar los irreverentes "vikingos" de Gorpuzking. Poco antes de la mitad del día se celebró en el frontón Txiki las finales del campeonato de pala. Tercer y cuarto puesto así como el primero y segundo puesto se conocieron después de sendos partidos. El partido por el tercer y cuarto puesto estuvo este año más disputado que la finalísima. Después de la entrega de premios se sacó una foto de equipo con toda la gente allí reunida, jugadores y jugadoras, organizadoras y público. El año que viene será otra historia y veremos...