Saltatu eta joan eduki nagusira

Gaur Moskuko Jaiak hasten dira

Eva Sanchez dantzan, Anari abesten, Katxibatxe azoka,  Xabier Silveira bakarka, Nagore dantza aereoan Eskinako fatxadan hegan, 3000. urteko pertsonai mitolojikoak auzoko haurrak bixitatzen, sardinak debalde, Estitxu Arozena punttuka, Zea Mays rokeatzen, Amaia Lainonen poesia interaktiboa, Sacco taldearen debuta eta Lif taldearen itzulera, Zaragozatik Los Mancusosen antzerkia, Mursegoren celloa, Bye Bye Hawaai dantza ariketa, Izar gorri bat piztuta, Gironatik La banda del Surdoren beroa, Laburmetraiak, Txokolatada, Olatz panderoarekin, Mertxek auzoko historia kontatzen, AZ/DZren bertsioak, Gartxot eta hainbat trikitilari, Palak ta pilotak frontoian, The Sparteensen ye-ye dantza lehiaketa, Lazkoz eta Fredi Paia ofizioka, patata tortilla plazan sukaldatzen, Djak tabernetan, Bonbereneako txaranga, 200 lagun kalean bazkaltzen,kolorea, haurrak, helduak, mozorroak, Moskuko indijenak espekulatzaileak ehizatzen; jende asko esku bat botatzen han eta hemen, autojestioa egi bilakatzen. .....eta eguzki diztiratsu bat asteburu osoan zehar.


Jai hauek ez dira enpresa batek kultura eta bestelako sustantzien kontsumitzaileei eskeintzen dien produktoa. Ez dira ezta ere udaletxeak halako kontusail bat justifikatzeko duen modua. Jai hauek errebeldia eta kaleei bizitza emateko gogo hutsaren fruitua dira. Eta zorionez hain praktikotasun gutxi duen ideia batek hainbeste jendek ongi hartzearen ondorioa: aktoreak, musikariak, dantzariak, bertsolariak...

Beraiek egiten dutena gustokoa izango duzu ala ez, baina hona inor ez da etorri duena partekatzea ez den beste arrazoi bategatik,
eta horrek errespetua merezi du berez.

Egun hauetan etzazu zerbitzurik onena espero, ezta janaririk gozagarriena, eta ahaztu bezeroak beti arrazoi duela.
Ahaztu inoiz bezero izan zarela.

Jarrerarik onena, egiten denean jartzen den maitasuna eta bizipoza, pasioa; espero ditzazkezu.

Hemen ez dago bezerorik, partehartzaileak baizik. Zeozer hobetu daitekela ikusten badezu, hobetu zazu, edo komentatu behintzat. Denon artean eta denontzako egiten ditugun jaiak dira.

Guzti honek absurdoa iruin lezake. Edo ez, agian zentzurik beteta dago. Guzti honetaz zeozer ulertzen baduzu... kontuz!
Ziuraski hemen etxean sentituko zera eta beste urte baten bueltatu nahiko duzu.

Bizi gera. Biziko gera.

Iruzkinak

Entradas populares

Gaurko bertso saioak luxuzko izenak elkartuko ditu Urdanibia plazan

Maialen Lujanbio, Euskal Herriko bertsolaritza txapelketako azken garailea, Irunen arituko da. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta iaz izan zuen arrakasta errepikatzea du helburu Diario Vasco. SELENE LANCHAS | IRUN. «Maialen Lujanbio Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa irabazi duen lehenengo emakumea izan da Julio Sotok azken bi urteetan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazlea izan da» Ama Xantalen auzoko jaiak aurrera doaz, eta beraien azkeneko egunera iritsi dira. Atzoko egun luzearen ondoren, gaur ekintza ezberdinak antolatu dituzte jaiei amaiera behar bezala emateko. Goizean dantza eta bertsoak izango dira protagonistak; arratsaldean, ordea, antzerkia eta musika. Eguna goizean hasiko da; dantza gogoko dutenek Urdanibia plazara hurbiltzen badira goizeko 11:30ean, Kemen Dantza Taldearen espektakuloa ikusteko aukera izango du...

La cultura se adueño de las fiestas de Mosku en su primer día

  angulaberria.info.- Ayer jueves dio comienzo a las fiestas de Mosku. Con el siempre esperado paseo histórico comenzó el extenso programa de fiestas de este año. La actuación de Kemen Dantza taldea y The Big Band Theory junto con el pregón y el txupin completaron este primer día que finalizó con animación callejera a cargo de los malabares. Hay una vieja frase que parece expresa un deseo, "si el tiempo acompaña y la autoridad lo permite". Ayer parece que todo salió según lo previsto y deseado. Así el tiempo acompañó y la autoridad retiró las vallas y despejó la plaza para poder comenzar las fiestas. Se hace evidente que estás no son unas fiestas más. El estado de las obras hacia pensar en que las dificultades añadidas a la organización de unas fiestas de este estilo iban a hacer muy complicado ...

Gure hiru proposamen bozka itzazu aurten kamisetetatik / Bota nuestras tres propuestas de camisetas para este año

Sartu Facebook-en eta bozka // Entra en nuestro Facebook y bota. Son 3 propuestas. Hemos puestos una a una y bota haciendo clic en "me gusta". // 3 aukerak dira. BANAKA-BANAKA jarri ditut eta HOR bozkatu (me gusta) Ulertzen da? ¿Entendido? Fácil, ¿no? ¿Hay alguien ahí? Norbait dago? (iruitzen zait bakarrik nabilela) (Sólo un voto por propuesta, plis...)