Saltatu eta joan eduki nagusira

Abuztuak 18, 19, 20 eta 21ean Moskuko Jaiak ospatuko dira

(castellano más abajo)
Azpimarratzekoa da Igandeko bertso saioa, Maialen Lujanbio arituko da

Irun 2011ko abuztuak 11. - Moskuko Jaiak abuztuak 18 eta 21 artean ospatuko dira eta Moskuko Jai Asanbladak antolatutako programak adin guztietarako ekimen ugari ekarriko ditu. Ekimen guztiak debaldekoak dira bazkari herrikoia izan ezik. Honek 10 euroko prezioa izango du.

Lau jai egunetan zehar Mosku auzoa, urtero bezala, jendeak ekimen eta aktibitate ugariz gozatzeko topagunea izango da. Helburua edozein ekimenetara gerturatzen diren pertsona guztiek parte hartzea eta ongi pasatzea da. "Horretarako adin guztietara zuzendutako programa antolatu dugu" diote Asanbladatik.

Ostegun 18an, berotzen hasteko, Fermin Muguruzak Al Jazeera telebistarentzat egindako "Next Station: Sudan" dokumentalaren Euskal Herriko premierea izango da Kabigorri Ateneoan. 21.00tan, Asthmatic Lion Sound Systemaren musika saioa egongo da.

Ostirala 19an, 17:00tatik aurrera ohitura bilakatzen ari den 'Azoka' ospatuko da. Partehartzea libre izango da eta bakoitzak bere postua jarri ahalko du bertan erakusgai duena saldu edo elkartrukatzeko. Etxeko txikienentzat txokolatada egongo da 19.00tatik aurrera, txalapartaren soinuak musikak girotutako plazan. 21:30tatik aurrera kontzertuak hasiko dira Anai-Arrebak (Pasai Donibane), The Rifftruckers (Gernika) eta Capsula (Bilbo) taldeen eskutik. Jaietako lehen egun honen amaiera gisa DJ maratoia egongo da auzoko tabernetan.

Larunbata 20a gustu guztientzako egun betea izango da. Txikienek 12.00tan dute hitzordua Urdanibia Plazan haur jolasekin. Bazkari Herrikoia 14:00etan ospatuko da eta ondoren Bertsotrikipoteoaren txanda izango da. 18:00ak aldera Bonbereneako Txarangak kaleak kolore eta dantzaz beteko ditu. Jada gauez, 21:30etan kontzertuak egongo dira Luz de Putas (Irun), The Capaces (Bartzelona) eta Willis Drummond (Lapurdi) taldeen eskutik.

Igandean, dantza gogoko dutenek zita dute 11.30tan Kemen Dantza Taldearekin. Ondoren, eta iazko arrakasta ikusita, 12.00tan bertso saioa ospatuko da plazan, aurten ere luxuzko kartelarekin. Maialen Lujanbio, Euskal Herriko txapelduna, bertan arituko da Julio Soto, Beñat Gaztelumendi eta Unai Muñoarekin. Arratsaldean sartuta 17.00tatik aurrera sardinadaren momentua izango da, eta ondoren plazan Tres Puntos y Aparte antzerki taldearen eskutik 'Cabaret Aparte' espektakuloa ikusi ahal izango da. Bukatzeko, Aiuri tabernan Morgue eta The Inductions Irungo taldeen kontzertuak emango diete amaiera aurtengo jaiei.

Jai hauek Moskuko Jaietako Asanbladak antolatzen ditu, irabazi-asmorik gabeko gazte taldea. Auzokideek edo eta lau egun hauetan auzora hurbildu nahi duen edonorrek gozatu eta parte hartu ahal izateko aktibitate programa oso bat antolatzeko eta kudeatzeko asmoz joan den apiriletik biltzen aritu dira. Azpimarratu behar da jai autojestionatuak direla, eta finantziazio iturriak kamixeten salmenta, bazkaria, txosna eta urtero beraien babesa ematen duten auzoko dendari eta tabernariak direla.


Iruzkinak

Entradas populares

Gaurko bertso saioak luxuzko izenak elkartuko ditu Urdanibia plazan

Maialen Lujanbio, Euskal Herriko bertsolaritza txapelketako azken garailea, Irunen arituko da. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta iaz izan zuen arrakasta errepikatzea du helburu Diario Vasco. SELENE LANCHAS | IRUN. «Maialen Lujanbio Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa irabazi duen lehenengo emakumea izan da Julio Sotok azken bi urteetan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazlea izan da» Ama Xantalen auzoko jaiak aurrera doaz, eta beraien azkeneko egunera iritsi dira. Atzoko egun luzearen ondoren, gaur ekintza ezberdinak antolatu dituzte jaiei amaiera behar bezala emateko. Goizean dantza eta bertsoak izango dira protagonistak; arratsaldean, ordea, antzerkia eta musika. Eguna goizean hasiko da; dantza gogoko dutenek Urdanibia plazara hurbiltzen badira goizeko 11:30ean, Kemen Dantza Taldearen espektakuloa ikusteko aukera izango du...

La cultura se adueño de las fiestas de Mosku en su primer día

  angulaberria.info.- Ayer jueves dio comienzo a las fiestas de Mosku. Con el siempre esperado paseo histórico comenzó el extenso programa de fiestas de este año. La actuación de Kemen Dantza taldea y The Big Band Theory junto con el pregón y el txupin completaron este primer día que finalizó con animación callejera a cargo de los malabares. Hay una vieja frase que parece expresa un deseo, "si el tiempo acompaña y la autoridad lo permite". Ayer parece que todo salió según lo previsto y deseado. Así el tiempo acompañó y la autoridad retiró las vallas y despejó la plaza para poder comenzar las fiestas. Se hace evidente que estás no son unas fiestas más. El estado de las obras hacia pensar en que las dificultades añadidas a la organización de unas fiestas de este estilo iban a hacer muy complicado ...

Gure hiru proposamen bozka itzazu aurten kamisetetatik / Bota nuestras tres propuestas de camisetas para este año

Sartu Facebook-en eta bozka // Entra en nuestro Facebook y bota. Son 3 propuestas. Hemos puestos una a una y bota haciendo clic en "me gusta". // 3 aukerak dira. BANAKA-BANAKA jarri ditut eta HOR bozkatu (me gusta) Ulertzen da? ¿Entendido? Fácil, ¿no? ¿Hay alguien ahí? Norbait dago? (iruitzen zait bakarrik nabilela) (Sólo un voto por propuesta, plis...)