Saltatu eta joan eduki nagusira

Gaurko bertso saioak luxuzko izenak elkartuko ditu Urdanibia plazan

Maialen Lujanbio, Euskal Herriko bertsolaritza txapelketako azken garailea, Irunen arituko da. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta iaz izan zuen arrakasta errepikatzea du helburu

Diario Vasco. SELENE LANCHAS | IRUN.

«Maialen Lujanbio Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa irabazi duen lehenengo emakumea izan da

Julio Sotok azken bi urteetan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazlea izan da»


Ama Xantalen auzoko jaiak aurrera doaz, eta beraien azkeneko egunera iritsi dira. Atzoko egun luzearen ondoren, gaur ekintza ezberdinak antolatu dituzte jaiei amaiera behar bezala emateko. Goizean dantza eta bertsoak izango dira protagonistak; arratsaldean, ordea, antzerkia eta musika.

Eguna goizean hasiko da; dantza gogoko dutenek Urdanibia plazara hurbiltzen badira goizeko 11:30ean, Kemen Dantza Taldearen espektakuloa ikusteko aukera izango dute. Ondoren, eguneko jarduera garrantzitsuena ospatuko da: Bertso Saioa. Iaz izan zuen arrakasta ikusita, festa hauen antolatzaileek aurten ere jaialdia errepikatzea erabaki dute, emaitza hobeagoa lortuko dutelakoan. Ekitaldia eguerdian hasiko da.

Izen garrantzitsuak

Esan bezala, eguerdiko 12:00etan Bertso Saioari emango zaio hasiera. Eszenatokian bertsozaleentzat ezagunak diren bertsolariak elkartuko dira: Maialen Lujanbio, Julio Soto, Beñat Gaztelumendi eta Unai Muñoa. Lauak elkar ezagutzen dira, 2009an ospatu zen Euskal Herriko Bertsolaritza Txapeletan guztiek parte hartu zutelako. Baina garaialea bat bakarrik izan zitekeen eta, hori, Maialen Lujanbio izan zen. Lorpen honekin txapelketa hau irabazten zuen lehenengo emakumea bihurtu zen. Maialen Hernanin jaioa da, eta urteak daramatza bersolaritzaren munduan. Txapelketa askotan ibili izan da, eta bere lehenengo postuen artean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa agertzen dira. Maialen Lujanbio Bertso Saioko kartelaren izen nagusienetakoa izan arren, bere taldekieek ere euren garrantzia eta pisua dute bertsolaritzaren munduan.

Julio Soto gazteak, 24 urte baino ez dituen arren (16 urterekin hasi zen bertsoak abesten), bertsoalitzan esperientzia handikoa da; eta bere izena oso ezaguna bihurtzen ari da. Hain zuzen ere, azken bi urteetan, Nafarroan ospatu diren Bertsolari Txapelketen irabazlea izan da, eta ez da gutxi. Euskal Herriko Bertso Txapelketan ere parte hartu zuen, baina ez zuen finalean sartzea lortu. Beñat Gaztelumendi izango da, eszenatokian egongo den hirugarren bertsolaria. Gaztea ere, donostiar honek hamabi urterekin irabazi zuen bere lehenengo txapelketa. Eta, geroztik, askotan garaile izan da. 2009an ospatu zen Euskal Herriko Txapelketan finalaren ateetan geratu zen. Azkenik, Unai Muñoa lasartearra egongo da beraiekin. Muñoa Bertso Elkarteko irakaslea da.

Bertso Saioaren ondoren, arratsalde osoan zehar ekintzak egongo dira. 17:00etatik aurrera sardinadaren momentua izango da eta, ondoren, Urdanibia plazan Tres Puntos y Aparte antzerki taldearen eskutik 'Cabaret Aparte' espektakuloa ikusi ahal izango da. Bukatzeko, Aiuri tabernan Morgue eta The Inductions Irungo taldeen kontzertuak emango diete amaiera aurtengo jaiei.

Iruzkinak

Entradas populares

Ecléctico e intenso tercer día de fiestas de Mosku

angulaberria.info .- Como suele ser habitual los sábados en fiestas de Mosku son días intensos y completos. Este año, más si cabe, fue igualmente un día ecléctico, donde la diversidad y la mezcla predominaron. Pala, gastronomía, bertsos, batukada y mucha música. La música nos trasladó a África con la cantante saharaui Aziza Brahim en un concierto organizado dentro del Bidasoa Folk y el grupo Djum djum que nos acercó la percusión del África negra. Y para finalizar los irreverentes "vikingos" de Gorpuzking. Poco antes de la mitad del día se celebró en el frontón Txiki las finales del campeonato de pala. Tercer y cuarto puesto así como el primero y segundo puesto se conocieron después de sendos partidos. El partido por el tercer y cuarto puesto estuvo este año más disputado que la finalísima. Después de la entrega de premios se sacó una foto de equipo con toda la gente allí reunida, jugadores y jugadoras, organizadoras y público. El año que viene será otra historia y veremos...