Saltatu eta joan eduki nagusira

Moskuko Jaiak 2017 – BUR

elboule.es.- Gaurkoan Moskuko jaiei buruz arituko gara.

boulevard-irun-moskuko-jaiak-2017-1

Ez motel! Irungo auzoari buruz ari gara. Izan ere, Ama Xantalen izan arren bere izena, lagunartean Mosku bezala da ezaguna.

Mosku izenaren jatorria ez dago argi, baina badirudi garai batean Urdanibia plazaren inguruan langile-sindikatuak edo alderdi komunistaren egoitza egoteak, edo 30. hamarkadan langabeak petrilan biltzeak zerikusia izan dezakeela hortan (hemen honi buruzko informazio gehiago).

Izena datorren lekutik etorrita ere, eta beste auzoak gutxietsi gabe, Urdanibia plaza eta bere inguruari ezin zaio bere izera herrikoia ukatu.

Tira ba, badira zenbait urte auzoko jaiak berreskuratu zirela eta, hain zuzen ere, hilabete hontako 17tik 20ra bitartean izango dira aurtengoak. Beraz, Moskuko jaietarako prestatzen joatea gomendatzen dizuegu:

boulevard-irun-moskuko-jaiak-2017-2

  1. Eguzkitako betaurrekoak gaupaseroenentzako. Gauez ez dituzue beharko, noski, baina argitzen duenean, gau guztia bueltaka ibili ondoren, eguzki-izpiak bereziki desatseginak izan daitezke.
  2. Plastiko gogorrezko edalontzia, kordel baten bidez lepotik zintzilik. Horrela ez duzu txosnan ez eskatzeko aitzakiarik izango.
  3. Jertsea gerrian. Uda da, baina iluntzean hoztu egiten du, nahiz eta batzuetan ez garen konturatzen.
  4. Oinetako egokiak, sandaliek ez gaituzte zapalketengandik babesten eta.
  5. Jaietako kamiseta, saltsan zaudela erakusteko.
  6. Kapela dibertigarri bat. Ez da beharrezkoa, baina umore puntu bat emango dio kontuari.
 Ederki, behin prest egonik, aurtengo jaietako egitaraua aipatzeko ordua da. Ekitaldi ezberdinen artean erakargarrienetako bat kontzertuak izan ohi dira.
Ostegunean, Pecozza United eta Rukularekin batera Pelax & Telmo Trenor arituko dira. Azken hauek donostiatik datoz EP bitxi bat aurkeztuz. Eta bitxia diot, bakoitzak oso ibilbide ezberdina duelako atzean: rockeroa bata, elektronikazalea bestea, EP honetan musikaren bi ikuspegi ezberdin batzen dira emaitza interesgarria lortuz.

Ostiralean Inoren Ero Ni talde beteranoarekin batera Cabezafuego arituko da, bere azken lana aurkeztuz hau ere: Somos Droga. Disko-komikia dela esan liteke. Ala komiki-diskoa hobe? Kontuan izateko modukoa den Autsaider komiki argitaletxeak argitaratu du eta diskoak musikari askoren kolaborazioak izateaz aparte, komikian zenbait autore ezagunek hartu dute parte, besteak beste Mauro Entrialgo, Paco Alcazar, Roger eta David Molinak.

Larunbatean jarraituko du musikak, Gorpuzkingz hondarribiako trap taldea eta Djum Djum senegaldarrak izango dira oholtza gainean, baita Aziza Brahim musikari sahararra ere. Azken honek bere herriaren musika eta kultura gerturatuko digu.

Eta igandean ere egongo da kontzerturik, Left Hook talde irundarra izango bait dugu bere bi baxu eta bateriarekin.

boulevard-irun-moskuko-jaiak-2017-3

Baina ez da dena musika izango! Pala lehiaketa, sardinada zein txarangatik hasita herri-bazkari, ipuin kontalari eta bertso saiora arte, antzerki eta mus txapelketatik pasatuaz… eta gehiago. Informazio gehiago nahi duenak hemen kontsulta dezake.

boulevard-irun-moskuko-jaiak-2017-4

Bueno, egia da ez dagoela han bertan, baina paseotxo bat emanez segituan gaude Boulevard garagardotegian, ezta?

boulevard-irun-moskuko-jaiak-2017-5

Orduan animatzea baino ez da falta! Eta beti diogun bezala, arduraz jokatu eta ondo pasa!

Texto y Cómic: BUR

Iruzkinak

Entradas populares

Tortilla, mus, bertsos y la rompedora Mursego para concluir las fiestas de Mosku

angulaberria.info .- Los domingos en fiestas de Mosku se suele llegar con las fuerzas algo gustas. Es por esto que las actividades son algo más "tranquilas". A la hora del "marianito" concurso de tortilla de patata para ya a la tarde pasar al campeonato de mus, el concierto de Mursego y para concluir una "saio" de bertsos. Todos en un gran ambiente de público. Parece que los concursos gastronómicos están cogiendo cada año mayor aceptación. Si el sábado estaba el de marmitako el domingo a la mañana se llevo a cabo el de tortilla de patata. Son cada vez más las personas y establecimientos hosteleros que se acercan con sus tortillas de patata. En un ambiente "familiar" se desarrolla el reñido concurso y una vez el jurado ha dado su veredicto un "jurado popular", las allí personas allí reunidas, dan habida cuenta de las tortillas. Para la tarde repetía Mursego, esta vez en la misma plaza al lado de la txosna a la que se acercó mucha gente...

Éxito en las charlas y sorprendente acogida del paseo por el barrio

El miércoles dimos por finalizado el ciclo de charlas con una interesante coloquio sobre los 20 años de Insumisión en un nuevo espacio para estos menesteres, el bar-restaurante Portugués. Veinte años no son nada cantaba el tango y así quedo claro en la charla dado el mensaje positivo de esta lucha y la validez de muchos de sus métodos y motivaciones en estos momentos. Se insistió que lo más interesante de este proceso de lucha es precisamente eso, aprender de él. Aprender de este logro y como fue posible gracias a una unión entre las diferentes suma de las diferentes visiones antimilitaristas y la extensión de su mensaje a un amplio sector de la población convirtiéndose en un movimiento abierto y popular. Fue una lucha que nos ha dejado muchas lecciones como la de ir ganando conciencias con el fin de ganar las batallas ideológicas y la importancia de aglutinar, de sumar y no dividir basándose en el respeto mutuo. Recordaron que la insumisión era un forma de lucha dentro de la desobedie...