Saltatu eta joan eduki nagusira

Moskuko bestak abuztuaren 16, 17, 18 eta 19an izanen dira


Aurtengo ekintzen artean Joku Ez Olinpikoak nabarmentzen dira. Bertan, kirol proba eta jarduera ezberdinak egiteko aukera luzatuko da. 

Moskuko Jaiak 2010
2012ko abuztuak 10, Irun. - Moskuko Bestak abuztuaren 16tik 19ra izanen dira eta Moskuko Jai Asanbladak antolatutako programak adin guztietarako ekimen ugari ekarriko ditu. Ekimen guztiak debaldekoak dira bazkari herrikoia izan ezik. Honek 10 euroko prezioa izango du. 

Lau jai egunetan zehar Mosku auzoa, urtero bezala, jendeak ekimen eta aktibitate ugariz gozatzeko topagunea izango da. Helburua edozein ekimenetara gerturatzen diren pertsona guztiek parte hartzea eta ongi pasatzea da. "Horretarako adin guztietara zuzendutako programa antolatu dugu" diote Asanbladatik. Gainera,  “jarrera berritzaileari jarraiki, bai eta programa ireki eta ezberdin baten aldeko apostua eginez, Joku Ez Olinpikoak izanen dira aurtengo nobedadea. Lau egunetan zehar, kirol, trebetasun eta azkartasun proba ezberdinek frogan jarriko dituzte inguruko ausartenak”. 

Ostegunak 16ean, 19:00etan, Paseo Historikoa izanen dugu Mertxe Trantxeren eskutik. Aldi berean, 19:30tatik aurrera, Joku Ez Olinpikoak hasiko dira. Musikak ere bere txokoa izanen du besten lehenengo egun honetan, izan ere, Aranaztarra Tabernan Jam Session paregabea izanen da 20:30etan, bai eta, Radio Fanjul taldea entzuteko aukera egonen da Moskuko plazan 21:00tatik aurrera. 

Abuztuak 17, ostirala, 17:00tatik aurrera ohitura bilakatzen ari den 'Azoka' ospatuko da. Partehartzea libre izango da eta bakoitzak bere postua jarri ahalko du bertan erakusgai duena saldu edo elkartrukatzeko. Etxeko txikienentzat txokolatada egongo da 19.00tatik aurrera, txalapartaren soinuak girotutako plazan. 21:30tatik aurrera kontzertuak hasiko dira  Jupiter Jon, Los Ginkas eta Lisabö taldeen eskutik. Amaiera gisa, DJ maratoia egongo da auzoko tabernetan.

Larunbata 18a gustu guztientzako egun betea izango da. Txikienek 12.00tan dute hitzordua Urdanibia Plazan haur jolasekin. Bazkari Herrikoia 14:00etan ospatuko da eta ondoren Bertsotrikipoteoaren txanda izango da. 18:00ak aldera Bonbereneako Txarangak kaleak kolore eta dantzaz beteko ditu. Jada gauez, 21:30etan kontzertuak egongo dira Triz3ps, Supersweet eta Bad Sound System  taldeen eskutik.

Bertsoak 2010
Igandean, iazko arrakasta ikusita, 12.00tan bertso saioa ospatuko da plazan, aurten ere luxuzko kartelarekin: Xabier Silveira,  Fredi Paia, Amaia Agirre, Sustrai Colina eta Aitor Errazkin.

Arratsaldean sartuta, 17.00tatik aurrera, sardinadaren momentua izango da, eta ondoren, Kabigorri Ateneoan, Josene Montónen eskutik “King Kong neska”  eta Miren Gaztañagaren aldetik, “Stereo” antzezlanak izanen dira ikusgai. Kabigorri tabernan ere, Napoka Iria Band taldearen kontzertuak emango dio amaiera aurtengo jaiei.

Jai hauek, Moskuko Jaietako Asanbladak antolatzen ditu, irabazi-asmorik gabeko gazte taldeak hain zuzen ere. Auzokideek edo eta lau egun hauetan auzora hurbildu nahi duen edonork gozatu eta parte hartu ahal izateko aktibitate programa oso bat antolatzeko eta kudeatzeko asmoz joan den apiriletik biltzen aritu dira. Azpimarratu behar da jai autogestionatuak direla, eta finantziazio iturriak kamiseten salmenta, bazkaria, txosna eta urtero beraien babesa ematen duten auzoko dendari eta tabernariak direla. 

Aurten, Irungo Udalaren eta kultura sailaren “komunikazio arazo” batengatik, 1400 euroko isuna ordaindu behar izan dugu, 2011 urtean ezarritako ordutegia ez betetzeagatik. Ordutegi berriaren jakinarazpena, festak hasten ziren egunean bertan jaso genuen eta nahiz eta programa duela hilabeteak itxia egon, kontzertuek 00:30tan amaitu behar zuten. Ordutegi guztiz bidegabekoa iruditu zitzaigun. Gainera, galera ekonomiko izugarria ekarriko zukeen, egingo ez ziren kontzertuak berdin berdin ordaindu beharko zirelako eta txosna, jaien diru iturri nagusia dena, itxi beharko genuelako. Ausnartu eta eztabaidatu ostean, Udaletxeari aurkeztutako ordutegi berdinarekin jarraitzea erabaki genuen. Ondorioz, Asanbladak 1400 euroko isunari aurre egin behar izan dio. Gure baliabide ekonomikoak oso murritzak dira eta “komunikazio arazo” honek nabarmenki eragin du aurtengo festen finantziazioan, izan ere, ez dugu inolako diru laguntza publikorik jasotzen programako jarduera bakarra antolatzeko, nahiz eta hauen bidez Irungo eskaintza kulturala zabaltzen laguntzen dugun. 

Hala ere, argi dugu aurten ere jende guztiari irekita dagoen jai herrikoi eta partehartzaile batzuen aldeko apostua egingo dugula, kultura, humorea, jaia eta Mosku bera ere, herritik herriarentzat izan dadin. 

Iruzkinak

Entradas populares

“Los Juegos No Olímpicos” pondrán a prueba a los que se acerquen a fiestas de Moskú

Desde hoy y hasta el domingo la plaza Urdanibia acogerá actividades para todos los públicos bidasoaldia.com Los Juegos No Olímpicos pondrán a prueba a los que se acerquen a fiestas de MoskúA lo largo de cuatro días de fiesta, el barrio de Mosku será un lugar de encuentro en el que las personas que se acerquen podrán disfrutar de las diferentes actividades y eventos que un año más viene organizando la Asamblea de Fiestas desde el mes de abril. Empezando desde hoy, y hasta el proximo domingo, el objetivo es “que todas las personas participen y se lo pasen bien”. Tanto es así, que un año más el programa está planteado y dirigido a todos los públicos” señalan desde la Asamblea. Además, “este año como novedad y dentro del espíritu innovador y la apuesta por un programa diverso y diferente hemos organizado Los Juegos No Olimpicos, que a lo largo de los cuatro de fiestas pondrán a prueba a los más atrevidos a través de diferentes pruebas deportivas, de habilidad y de ingenio”. Esta tar

Historia, deporte y música en el primer día de las 'Fiestas de Mosku'

DV.  Hoy jueves se inaugura el programa de actividades organizado por la Asamblea de Fiestas de Mosku. A las 19.00 horas, comenzará el paseo histórico, dirigido por Mertxe Tranche. A las 19.30, se iniciarán Los Juegos No Olímpicos y para las 20.30 está programada una jam session, en el Bar Aranaztarra. La primera jornada festiva terminará con un concierto, a las 21.00 horas, en la plaza de Urdanibia, de la mano de Radio Fanjul. Mañana viernes, día 17, y como ya viene siendo habitual, a partir de las 17.00 horas tendrá lugar el Mercadillo, en el que la participación es libre y donde cada cual podrá instalar su puesto para vender o cambiar lo que allí se exponga. A las 19.00 horas, se ofrecerá una chocolatada para los pequeños del barrio, que estará amenizada por el sonido de la txalaparta. Por la noche, a partir de la 21.30, darán comienzo las actuaciones musicales de la mano de Jupiter Jon, Los Ginkas y Lisabö.

Galería de imágenes de Aritz Garate

Iñakiren Pregoia Bonbereneako Txarangarekin bueltaka by aritzgarate Bonbereneako Txarangarekin bueltaka by aritzgarate Bonbereneako Txarangarekin bueltaka by aritzgarate Toda la galería aquí