Saltatu eta joan eduki nagusira

Gaurko bertso saioak luxuzko izenak elkartuko ditu Urdanibia plazan

Maialen Lujanbio, Euskal Herriko bertsolaritza txapelketako azken garailea, Irunen arituko da. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta iaz izan zuen arrakasta errepikatzea du helburu

Diario Vasco. SELENE LANCHAS | IRUN.

«Maialen Lujanbio Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa irabazi duen lehenengo emakumea izan da

Julio Sotok azken bi urteetan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazlea izan da»


Ama Xantalen auzoko jaiak aurrera doaz, eta beraien azkeneko egunera iritsi dira. Atzoko egun luzearen ondoren, gaur ekintza ezberdinak antolatu dituzte jaiei amaiera behar bezala emateko. Goizean dantza eta bertsoak izango dira protagonistak; arratsaldean, ordea, antzerkia eta musika.

Eguna goizean hasiko da; dantza gogoko dutenek Urdanibia plazara hurbiltzen badira goizeko 11:30ean, Kemen Dantza Taldearen espektakuloa ikusteko aukera izango dute. Ondoren, eguneko jarduera garrantzitsuena ospatuko da: Bertso Saioa. Iaz izan zuen arrakasta ikusita, festa hauen antolatzaileek aurten ere jaialdia errepikatzea erabaki dute, emaitza hobeagoa lortuko dutelakoan. Ekitaldia eguerdian hasiko da.

Izen garrantzitsuak

Esan bezala, eguerdiko 12:00etan Bertso Saioari emango zaio hasiera. Eszenatokian bertsozaleentzat ezagunak diren bertsolariak elkartuko dira: Maialen Lujanbio, Julio Soto, Beñat Gaztelumendi eta Unai Muñoa. Lauak elkar ezagutzen dira, 2009an ospatu zen Euskal Herriko Bertsolaritza Txapeletan guztiek parte hartu zutelako. Baina garaialea bat bakarrik izan zitekeen eta, hori, Maialen Lujanbio izan zen. Lorpen honekin txapelketa hau irabazten zuen lehenengo emakumea bihurtu zen. Maialen Hernanin jaioa da, eta urteak daramatza bersolaritzaren munduan. Txapelketa askotan ibili izan da, eta bere lehenengo postuen artean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa agertzen dira. Maialen Lujanbio Bertso Saioko kartelaren izen nagusienetakoa izan arren, bere taldekieek ere euren garrantzia eta pisua dute bertsolaritzaren munduan.

Julio Soto gazteak, 24 urte baino ez dituen arren (16 urterekin hasi zen bertsoak abesten), bertsoalitzan esperientzia handikoa da; eta bere izena oso ezaguna bihurtzen ari da. Hain zuzen ere, azken bi urteetan, Nafarroan ospatu diren Bertsolari Txapelketen irabazlea izan da, eta ez da gutxi. Euskal Herriko Bertso Txapelketan ere parte hartu zuen, baina ez zuen finalean sartzea lortu. Beñat Gaztelumendi izango da, eszenatokian egongo den hirugarren bertsolaria. Gaztea ere, donostiar honek hamabi urterekin irabazi zuen bere lehenengo txapelketa. Eta, geroztik, askotan garaile izan da. 2009an ospatu zen Euskal Herriko Txapelketan finalaren ateetan geratu zen. Azkenik, Unai Muñoa lasartearra egongo da beraiekin. Muñoa Bertso Elkarteko irakaslea da.

Bertso Saioaren ondoren, arratsalde osoan zehar ekintzak egongo dira. 17:00etatik aurrera sardinadaren momentua izango da eta, ondoren, Urdanibia plazan Tres Puntos y Aparte antzerki taldearen eskutik 'Cabaret Aparte' espektakuloa ikusi ahal izango da. Bukatzeko, Aiuri tabernan Morgue eta The Inductions Irungo taldeen kontzertuak emango diete amaiera aurtengo jaiei.

Iruzkinak

Entradas populares

MOSKUKO JAIAK badatoz eta Moskuk ez du erasorik onartuko

Argazkia Aritz Aizpioleak ateria. Estilismo eta txankrismoa: Moskuko Lohia. Kaputxas kustomizadas: Lucrecia Lucrazy Mobiliario y más: Deborah Petrikorena

[Crónica] Pico álgido de intensidad en diversión y participación

Calorazo en todos los sentidos este sábado en las fiestas de Mosku. Juegos y teatro infantil para comenzar, danzas, marmitako, trikipoteo y txaranga para calentar el ambiente y otro espectacular conciertazo para finalizar. Argazkia: Moskuko Jaiak Comenzamos este sábado de fiestas con un completo plan para los y las más txikis con "fortaleza" hinchable y "temibles" guerras piratas. Este año hemos tenido la visita de Patata Tropikala de la mano de Pirata Garrapata o al revés o ninguno de los dos, diversión garantizada. Y para combatir el calor del trópico nada mejor que una buena danza bajo la "lluvia" y una buena "guerra" de globos de agua. ¡Al abordaje!  De retirada ya los y las "piratas" hemos disfrutado de las danzas a cargo del grupo Kemen. Bajo un sol de justicia y con numeroso público, resguardado bajo la sombra de los plataneros de la plaza, Kemen nos ha ofrecido una muestra de bailes de Iparralde. Todo ello en un ma

Moskuko bestak abuztuaren 16, 17, 18 eta 19an izanen dira

Aurtengo ekintzen artean Joku Ez Olinpikoak nabarmentzen dira. Bertan, kirol proba eta jarduera ezberdinak egiteko aukera luzatuko da.  Moskuko Jaiak 2010 2012ko abuztuak 10, Irun. - Moskuko Bestak abuztuaren 16tik 19ra izanen dira eta Moskuko Jai Asanbladak antolatutako programak adin guztietarako ekimen ugari ekarriko ditu. Ekimen guztiak debaldekoak dira bazkari herrikoia izan ezik. Honek 10 euroko prezioa izango du.  Lau jai egunetan zehar Mosku auzoa, urtero bezala, jendeak ekimen eta aktibitate ugariz gozatzeko topagunea izango da. Helburua edozein ekimenetara gerturatzen diren pertsona guztiek parte hartzea eta ongi pasatzea da. "Horretarako adin guztietara zuzendutako programa antolatu dugu" diote Asanbladatik. Gainera,  “jarrera berritzaileari jarraiki, bai eta programa ireki eta ezberdin baten aldeko apostua eginez, Joku Ez Olinpikoak izanen dira aurtengo nobedadea. Lau egunetan zehar, kirol, trebetasun eta azkartasun proba ezberdinek frogan jarriko d